Baliza

Artikulu hau toki jakin bat markatzeko objektuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baliza (argipena)».

Baliza toki edo puntu geografiko jakin bat edo arrisku potentzialeko lekua markatu eta nabarmentzeko objektu bat da. Aktiboa izan daiteke, seinale bat emititzen duenean (argia edo akustikoa); horrela ez bada, baliza pasiboa dela esaten da. Itsasargiak, adibidez, baliza aktiboak dira. Nabigazioan, balizak nabigazioa erraztu eta segurtasuna itsasoan hobetzen duten tresnak dira.

Balizak eremu askotan erabiltzen dira, topografian, trenbidean, automobilismoan … eta nabigazioan, baina alor horretan balizak “buia” hitzarekin ezagutzen dira.

Etxe orratzek, telebistako edo irratiko antenek eta energia elektrikoko transmisio dorreek ere balizak eraman ditzakete urrutian ikusi ahal izateko. Era honetan, hegazkinetako edo helikopteroko pilotuek, balizak ikusiz gero, istripuak saihets ditzake.                             


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search